viernes, 3 de mayo de 2013

MAIATZAK 3 - SANTIKUTZ EGUNA

Ez dakit eguzkia ikusiko dugun jai hauetan. Atzokoan, behintzat, egun osoa lainotuta igaro arren, euria ez zen azaldu ere egin. Eskertzekoa. Mirandaolako gurutza atera zuten, beti bezala, baina dantzarien arkua, lehenengo aldiz, Udaletxetik plazara egin zen, eta ez elizatik. Gaztetxeko pilota eskolak Olaria saria jaso zuen eta Larrain dantzan inoiz baino jende gehiagok parte hartu zuen.
Arratsaldean, ohi bezala, pilota partiduak jokatu ziren, Irujo arraro xamar ibili zelarik, eta erraldoi eta buruhaundiak atera ziren, herrian gelditzen diren txikien gozamenerako. Jende gutxi ibili zen atzo Legazpiko kaleetan. Zubi efektua nabaritzen da eta familia askok opor txiki batzuk hartzeko aprobetxatu dute. Gaur eta bihar, eguraldiak laguntzen badu, inguruko herrietako jendea hurbilduko da eta seguruenik jai amaiera jendetsuagoa izango dugu. Azken txanpan sartzen gara.

  • OHARRA: Klik egin edozein argazkiaren gainetik eta pixka bat itxaron. Segituan neurri haundiagoan ikusteko eta irudien artean mugitzeko aukera izango duzu. Argazkiak erabilpen librerako dira, baina nonbaiten publikatuz gero, blog hau eta ZUM Edizioak aipatu beharko dira egile gisa.
  • Ezpata Dantzako argazkiak eta pilota partiduarenak, Ritxar Tolosarenak dira.
  • NOTA: Haz click sobre cualquier foto y espera un poco. En breve, podrás verla en un tamaño mayor y podrás moverte entre todas las imágenes. Las fotografías son de utilización libre, pero si se publican en algún sitio, deberá mencionarse este blog y a ZUM Edizioak como autores de las mismas.
  • Las fotografías de la Ezpata Dantza y las del partido de pelota son de Ritxar Tolosa.