miércoles, 1 de mayo de 2013

MAIATZAK 1 - KARRERA EGUNA

Eguraldia izan zen atzo protagonista, eta bere kapritxoaren arabera suertatu ziren, txukun edo putz, jaietako ekitaldiak. Goizean, esate baterako, primeran portatu zen txirrindulariekin eta Santikutz Klasika zoragarri irten zen, bertan Santiago Ramirez garaile suertatu zelarik. Bandaren kontzertuak eguzkiaren bixita eta guzti izan zuen. Arratsaldean ordea, haur danborradak ezin izan zuen ibilbidea amaitu euriaren ondorioz eta pilotalekuan izan zen amaiera-ekitaldia. Txikiek, hala ere, irriparrari eta zarata egiteko gogoari eutsi zioten jai-amaiera ederra eta burrunbatsua eskainiz. Pixka bat beranduago, Jon Urbietak suerte izan zuen eta txikiek disko festa ederraz gozatu zuten.Oihan Vegaren saioa, bestalde, umelagoa izan zen. Gaurko ez da eguraldi hobeagorik espero, beraz, gora begira jarraituko dugu legazpiarrok...

  • OHARRA: Klik egin edozein argazkiaren gainetik eta pixka bat itxaron. Segituan neurri haundiagoan ikusteko eta irudien artean mugitzeko aukera izango duzu. Argazkiak erabilpen librerako dira, baina nonbaiten publikatuz gero, blog hau eta ZUM Edizioak aipatu beharko dira egile gisa.
  • NOTA: Haz click sobre cualquier foto y espera un poco. En breve, podrás verla en un tamaño mayor y podrás moverte entre todas las imágenes. Las fotografías son de utilización libre, pero si se publican en algún sitio, deberá mencionarse este blog y a ZUM Edizioak como autores de las mismas.