martes, 30 de abril de 2013

APIRILAK 30 - TXUPINAZOA

Berri polit batekin eman diegu ongietorria Legazpiko festei. Udalak Atez-ate eta bostgarren edukinontzia batuko duen proposamen bat aurkeztuko du herrian sortu den giroa baretzeko asmoz. Salomonikoa dirudien arren, irtenbide logikoa ematen du banaketa hain berdinduta dagoen herri batean. Legazpiarrei dagokigu orain sistema batekin zein bestearekin garbi jokatzeko prest gauden erakustea. Kapaz izango ote gara?

Festei dagokienez, Bruno erraldoia izan da aurtengoan legazpiarrei pregoia irakurtzeko arduraduna. Ehundaka legazpiar elkartu zen Udaletxearen aurrean bere hitzak entzuteko eta festak alaitasunez eta, goizean gezurra bazirudien arren, eguraldi nahiko txukunez hasteko.

Bost egun ditugu gure aurrean. Goza ditzagun!!