martes, 30 de abril de 2013

APIRILAK 30 - TXUPINAZOA

Berri polit batekin eman diegu ongietorria Legazpiko festei. Udalak Atez-ate eta bostgarren edukinontzia batuko duen proposamen bat aurkeztuko du herrian sortu den giroa baretzeko asmoz. Salomonikoa dirudien arren, irtenbide logikoa ematen du banaketa hain berdinduta dagoen herri batean. Legazpiarrei dagokigu orain sistema batekin zein bestearekin garbi jokatzeko prest gauden erakustea. Kapaz izango ote gara?

Festei dagokienez, Bruno erraldoia izan da aurtengoan legazpiarrei pregoia irakurtzeko arduraduna. Ehundaka legazpiar elkartu zen Udaletxearen aurrean bere hitzak entzuteko eta festak alaitasunez eta, goizean gezurra bazirudien arren, eguraldi nahiko txukunez hasteko.

Bost egun ditugu gure aurrean. Goza ditzagun!!










































domingo, 28 de abril de 2013

APIRILAK 28 - DANTZARI TXIKI EGUNA

Jai hasiera euritsua izan dugu Legazpin. Benetazko jaietarako bi egun gelditzen diren arren, aurten egitarau ofizialean sartu duten Dantzari Txiki Eguna ospatu zen atzokoan. Eguraldi txarraren ondorioz, taldeen elkartzea Azokan egin zen, eta Euskal Herria enparantzan burutzeko zen dantza saioa Urbeltz pilotalekuan egin zen. Hala ere, jai polita izan zen eta ikuslegoak dantzari txikien abileziaz gozatzeko parada izan zuen.

Hona hemen egun eder honen irudi batzuk.

  • OHARRA: Klik egin edozein argazkiaren gainetik eta pixka bat itxaron. Segituan neurri haundiagoan ikusteko eta irudien artean mugitzeko aukera izango duzu. Argazkiak erabilpen librerako dira, baina nonbaiten publikatuz gero, blog hau eta ZUM Edizioak aipatu beharko dira egile gisa.
  • NOTA: Haz click sobre cualquier foto y espera un poco. En breve, podrás verla en un tamaño mayor y podrás moverte entre todas las imágenes. Las fotografías son de utilización libre, pero si se publican en algún sitio, deberá mencionarse este blog y a ZUM Edizioak como autores de las mismas.